2017ko azaroak 28
ERLIJIO PORTFOLIOA:
1- Hasierako sarrera: "El hombre que susurraba a las comunidades" aurkezpena:
- Zertan datza proiektua? Proiektu hau, Paulok egindako gutunei eta bitartean egindako bidaiei buruz doa. Paulok gutunak idazten zizkeilako, leku askotako pèrtsonei, beste lekuetatik, eta horregatik nahiko ospetsuak dira. Gutun hauek, bidai batzuen bitartean idazten zituen, eta batzuetan kartzelan eta guzti.
- Lan-banaketa- Antolaketa: Lana honela banatu dugu gutxi gorabehera momentuz: mutilak story board-a zikinean egiten hasiko dira, neskak timeline-a egiten dugun bitartean, eta timelinea bukatzen, story boarda denen artean jarraituko dugu: batzuk marrazkiak, beste batzuk testua... Mapa bakoitzak bere denbora antolatuko du, eta aurkezpenerako ez dugu ezer pentsatu.
- Taldea+rolak: Taldean, hauek parte hartzen dugu: Naia Ureta (26), Alex Díaz (09), Josu Loizaga (18) eta Uxue Idoyaga (16). Hauek dira bakoitzak beteko dituen rolak: Kordinatzailea (Lanaren banaketaz arduratzen dena): Uxue I Antolatzailea (Materialaz eta txukuntasunaz arduratzen dena): Naia U Ikustzailea (Aurkezpenaz eta koherentziaz arduratzen dena): Alex D Banatzailea (Lana bidaltzeaz, bolumenaz eta euskararen erabileraz arduratzen dena): Josu L.
2- Eguneroko sarrera: "El hombre que susurraba a las comunidades" 1. go astea:
- Zer egin dugu? Gaur, lana apur bat antolatu dugu, bakoitzak zer egingo duen, rolak banatu ditugu, eta bakoitza bere lana egiten edo bere burua antolatzen hasi da. Ez dugu denbora askorik izan, baina ahal duguna egin dugu. Ez dugu guzti-guztia antolatu, adibidez, aurkezpena ez dugu antolatu, baina bestea bai. Nahiz eta denbora askorik ez izan, uste dut, nahiko ondo aprobetxatu dugula.
- Zer ikasi dut? Gaur gehien ikasi dudana, rolen inguruan doa: Zeintzuk dirn, zertarako balio duen bakoitzak, zer egin behar duen bakoitzak, zer aportatzen duten taldean... Oso ideia ona iruditzen zait rolena, bakoitzak hobeto egiten duena aukeratzen... Baina batzuk ez dituzte betetzen, eta hori tontakeria bat iruditzen zait.
- Zer egin dugu ondo? Nire ustez, taldean euki dugun lotura oso ondo egon da, hau da: denok gure partez zerbait jarri dugu, ideiak eman, eta ideiekin bat etorri gara, nahiko ondo egin dugu talde-lana, eta hori nire ustez, oso garrantzitsua da, lotura bat izatea gure artean... baina ez lagun modura, baizik eta lan egiteko modua oso ondo eta natural egon da. Gainera, ez gara distraitu edo, gaian adi egon gara (nire ikuspuntutik), eta oso ondo lan egin dugu.
- Zer hobetu behar dugu? Uste dut, gaur nahiko ondo lan egin dugula, eta ez dagoelaezer garrantzitsu-garrantzitsurik hobetzeko, eta ez da presumitzeko edo, baina ez dut ezer hobetzeko aurkitu. Agian gauzak arinago egin ahalko genituzke, baina denbora ahal dugun beste eta hobe aprobetxatu dugu, nahiz eta arinago egin ahalko genuke.
- Datorren asterako lan pendiente: Datorren asterako, pendiente dugu timelinerako datak bilatzea edo power point-etik ateratzea, bakoitzak bere hirurak, hurrengo egunean timeline-a bukatzeko. Horretaz aparte, bakoitzak pentsatu behar du zenbat aurreratu nahi duen maparekin eta bere burua antolatu (bakoitzak nahi duena aurreratuko du). Ni adibidez, ahal dudan guztia aurreratuko dut.