Arratsalde on!,
Kontatuko dizkizuet astearteari buruzko gauza batzuk.
Ikastolan, ordenagailuan aplikazioa aurkitu genuenean, "fail" bat izan zen, ezin izan genituelako aplikazioak editatu, eta berriz hasi ginelako, baina agian hobe zen, pasaden astekoa, froga modura erabiltzeko eta hau hobeto egiteko. Kasu hontan, 2 taldeak desegin genituen, eta denok talde bat bihurtu ginen. Edu eta biok, aplikazioa egin genuen; ez genuen bukatu, ez zigulako denborarik eman, baina ahal izan genuena aurreratu genuen. Unaik apur bat lagundu zigun. Kasu honetan, gero editatu ahal izateko aplikazioa sortzen hasi ginen.
Sakramentuei buruz ikasi dut, bideo batzuk jarri ditugulako aplikazoan, eta hauekin, datu nahiko ikasi ditut.
Nire ustez, ondo egin dugu bideoak eta abestiak jartzen, horrela ikastea entretenigarriagoa delako. Eta ondo egin dugun beste gauza bat, ahalik eta hoberen egiten zailatu garela da, esan nahi dut, esfortzu nahiko handia egin dugula.
Talde lana hobetu behar dugu, denok parte hartu eta lan egin behar dugu. Hori nahiko zaila da, beti daudelako pertsona batzuk lan handiagoa edo txikiagoa egiten dutelako, baina gutxienez, denok zerbait egin behar dugula uste dut.
Datorren asterako, ez dugu ezer ere ez pendiente, oso atzeratuta ez gaudelako.
Eta hori da egin dugun guztia; datorren astera arte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario