PORTFOLIOA:
1- Proiektu hasiera - Extra, extra!
- Produktuaren azalpena: Proiektu honetan, egunkari bat egin beharko dugu ebanjelioa azalduz berrien bidez. horretaz aparte, beste gauza batzuk ere ipini beharko ditugu, benetako egunkarietan bezala; adibidez: garai horretako iragarki batzuk, komimi laburrak, denbora pasak... Egunkaria, Jesusen garaikoa izango da; horregatik, ezin izango dugu adibidez teknologia berriei buruz hitz egin. Izenburu erakargarriak jarri beharko ditugu baita ere, eta noski zahar izango bazen moduan aurkeztu beharko dugu.
- Aurkeztu: Ni Uxue Idoyaga naiz eta blog hau erlijiokoa da; erlijio arlorako egin dut. Askartza Claret ikastetxean ikasten dut, Leioan.
2-Asteroko sarrera - 1. Astea
- Zer egin duzue?: Pasa den astean, berri baten izenburua pentsatzen hasi ginen; ideia mordoa eman genituen, bakoitzak hiruzpa lau eta denon artean, gehien gustatu zitzauguten izenburuak batu eta bat bakarra sortu genuen. Orduan, ebanjelioa berri modura jartzen saialtu ginen, baina denok batera berri bat egitea, denbora galtzea zela ikusi genuenez, pentsatu genuen, neskak honetan jardungo genuela, eta mutilak denbora pasak egingo zituztela.
- Zer ikasi duzu?: Ni, pertsonalki, ikasi dut nola sortzen den egunkari bat, izenburuak asmatzen... Eta zer zaila den egunkari bat egitea. Testu bat egunkari modura pasatzea ikasi dut baitea ere eta ez da batere erreza. Denbora pasa batzuk egiten ikasi dut ere.
- Zer egin duzue ondo?: Nire ustez, talde lan oso ona egin dugu, hasieran denok ideia mordoa genituen izenbururako, eta haserretu barik ezta kezkatu barik, izenburu bat atera genuen eta denok ados geunden. Gero, nahiko ondo antolatu gara bakoitzak zer egin behar zuen adosteko, eta azkenean, denok gure lanean sartuta egon ginen.
- Zer hobetu behar duzue?: Ni uste dut, orokorrean nahiko ondo egin dugula talde lana... Baina uste dut, ez dagoela oso ondo batzuk denbora pasak egitea egoten, eta beste batzuk jo ta ke testu bat egunkari modura pasatzen, denbora pasak egitea ez delako oso zaila.
- Zer lan duzue pendiente?: Pendiente dugu ia-ia guztia: garai hartako iragarkiak asmatu behar ditugu, denbora pasak bukatu, komiki laburtxoren bat edo horrelako zerbait asmatu eta marraztu, gauza guztiak ordenagailura pasatu, dena egunkari moduan jarri ordenagailuan eta garrantzitsuena, ebanjelioa iragarki modura pasatzen bukatu.
Uxue Idoyaga
No hay comentarios:
Publicar un comentario