domingo, 7 de mayo de 2017

Erlijio Portfolio 2.astea

                                                                                          2017ko maiatzaren 7a   PORTFOLIOA:
   2- Asteroko sarrera- 2.Astea

  • Zer egin duzue? Pasaden astelehenean, egunkariko berriekin aurreratu genuen. Bakoitzak, bere lana egin zuen, eta mutilen testu zatia txikia zenez, Don Celesko txisteak, gurutzegramak... egin zituzten (laburtuz denbora pasak). Horretaz aparte, berri batzuk ere asmatu genituen, esloganekin etab. Antzerkiarekin apur bat aurreratu genuen baita ere. Eta ordenagailura berriak pasatzen hasi ginen.
  • Zer ikasi duzu? Ni, egunkarietako berriak egiten ikasi dut, esloganak asmatzen, erakargarri jartzen... Baina nire ustez horretatik zailena izan da, iragarkiak, Jesusen garaikoak izan behar zirela. Egia esanez, nahiko arraroak ziren iragarkiak gaur egungo iragarkiekin konparatuz. Baina nahiko gusatu zait hauek asmatzea.
  • Zer egin duzue ondo? Nire ustez, ondo egin dugu, gauza nahikotxo aurreratu ditugula. baita ere, oso ondo egon garela, elkarri errespetatuz... Baina gauzarik garrantsitzuena nire ustez, izan da, oso ondo antolatu garela, ea bakoitzak bere lanean aritu dela parotestatu barik:  Gaizkak eta Xabik, denbora pasak bukatu dituzte. Anek eta biok berriekin ibili gara, ni berrira pasatzen eta idazten, eta bitartean Anek ordenagailura pasatzen. Gero, Gaizka berri bat egin du, Anek berearekin jrraitu du, eta Xabi eta biok iragarkiak.. asmatu ditugu.
  • Zer hobetu behar duzue? Nire ustez, orokorrean dena nahiko ondo egin dugu, eta ez dut uste gauza askorik hobetu behar ditugunik. Baina zeozer hobetzekotan, oso astiro edo motel goazenez, arinago joatea hobetuko nuke. Baina orokorrean ondo.
  • Zer lan duzue pendiente? Pendiente dugu, berriekin bukatzea eta hauek ordenagailura pasatzea, naiz eta bi egunetan honetan aritu. Iragarki batzuk gehiago asmatzea dugu pendiente ere, baina nahikotxo ditugu eginda, horregatik bakarrik bukatzea da. Eta hori dena ordenagailura pasatu behar dugu. Pendiente dugu ere aurkezpena eta antzerkia prestatzea, eta argazkiak etab bilatzea iragarkietarako.
                                                                                        Uxue Idoyaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario